Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dimitri

Errusiako hainbat printzeren deitura.  v  Dimitri IV.a Ivanovitx Donskoi. Ivan II.aren semea eta Moskuko printzea 1362-1389 bitartean (1350 - 1389). Moskuko hiria edertu zuen eta mongoliarren aurkako gudua irabazi zuen Kulikovon 1380. urtean.  v  Dimitri V.a Ivanovitx. Ivan IV.a Izugarriaren azken semea. Uglich-era erbesteratu behar izan zuen Fedor anaiaren izenean Boris Godunov agintzen ari zenean. Nork hil zuen ziur ezagutzen ez bada ere, badirudi Boris Godunov bera izan zitekeela hiltzailea.  v  Dimitri edo Dimitri Faltsua. Poloniak eta Aita Santuak babesturik inbaditu zuen Errusia, eta Boris Godunoven seme Fedor II.a hil ondoren, errege aulkiaz jabetu zen 1605. urtean. Vassili Xuiski-k estatu kolpea eman, Dimitri hil eta agintaritza bereganatu zuen.  v  Dimitri Inpostorea edo Tushinoko Bandidoa. Dimitri Faltsua zela itxura eginez eta poloniarren laguntzaz, Errusia inbaditu eta errege aulkiaz jabetzeko ahaleginak egin zituen. Hainbat arrakasta izan ondoren, poloniarrek laguntza ukatu zioten. Poloniarrek Basilio Xuiski menderatu ondoren, Dimitri Moskura joateko prestatu zen, baina atzera egin behar izan zuen. Tartaro batek hil zuen.