Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dimetil

Kim. Ester organiko bat bi metilo erroz osatuta dagoela adierazten duen izena.  v  Dimetilamina. Bi metilo erroz osatuta dagoen bigarren mailako amina (CH3)2-NH. Usain sarkorra duen gasa da; uretan, alkoholetan eta eterretan urtzen da. Xaboiak eta kolore emaileak egiteko erabiltzen da, besteak beste.  v  Dimetilanilina. Bi hidrogeno atomo bi metilo erroz aldatzean lortzen den hirugarren mailako anilina C6H5-N-(CH3)2. Alkoholetan eta eterrean urtzen da. Kolore emaileak eta gai kimikoak egiteko erabiltzen da gehienbat.