Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diamante

iz. Ikazkai edo karbono hutsa kristalduz osatutako harri bitxia, guztiz gogorra eta distiratsua; ezagutzen den gairik gogorrena; karbonoaren mota alotropiko bat da. Sistema kubikoan kristaltzen da. Dentsitatea: 3,52 g/cm3; gogortasuna: 10, Mohs-en eskalan. Kimikoki disolbaezina da eta inguruneko tenperaturetan ez du aldaketarik nozitzen, baina 700° C-an oxigenotan erretzen da. Kristalak hainbat neurrikoak ditu, gehienak kilate batetik (205 mm) beherakoak. Kolore askotakoak daude baina gehienek ez dute kolore bizirik izaten; distira berezia dute. v Diamante beltza. Kalitatez, diamante arrunta baino apalagoa. Industrian asko erabiltzen da tresnetan, erlojuetan, iparrorratz jiroskopikoetan, harriak zulatzeko makinetan, etab. v Diamante gordina. Lantzeke dagoen diamantea. v Diamante arrosa. Hiruki itxuran landutako diamantea, oina zapala duena. v Diamante hautsa. Diamantearen zati txiki txikiak. Harribitxiak lantzeko eta leuntzeko erabiltzen diren tresnen ertzetan jartzen dira itsatsita. Harriak lantzeko eta leuntzeko gairik gogorrena da. v Teknol. Beiragileek beira mozteko erabiltzen duten tresna.