Diada
(Eusk. «Egun handia»). Katalanen Aberri Eguna (Diada Nacional de Catalunya). Urtero ospatzen da Bartzelonan, irailaren 11n. v 1714ko irailaren 11n Filipe V.a Espainiako erregearen osteek Bartzelona hartu zuten eta horrenbestez amaiera eman zioten Kataluniaren independentzia aldarrikatu zuen altxamenduari. XIX. mende bukaeran ospatu zen lehenengo Diada.