Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deukalion

MIt. Mitologiako pertsonaia, Prometeoren semea eta Tesaliako erregea. Zeusek Lurra urez estali zuenean eta bertako gizaki guztiak hil zituenean, Parnaso mendian geratu zen ontzi batean babestu ziren Dekaulion eta Pirra bere emaztea. Munduan bizirik irten ziren bakarrak izan ziren, eta mundua berriz gizakiz betetzeari ekin zioten; horretarako gizaki bihurtzen ziren harriak jaurtiki zituzten. Deukalionek jaurtikitakoak gizon bihurtzen ziren, eta Pirrak botatakoak emakume. Antzinako greziarrek beren arbasotzat hartzen zituzten Deukalion eta Pirra.