Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Detroit

Estatu Batuetako hiria, Michigango estatuko hegoaldean, Saint-Clair eta Erieko aintzirak lotzen dituen Detroit-ko ibaiaren ertzean. 1.027.974 biztanle (1990). Hirialdeak (Dearborn, Hamfranck, Royal Oak, Warren eta Windsor) 4.344.139 biztanle ditu (1980). Automobil industriak garrantzi handia du (Estatu Batuetako produkzioaren herena); burdingintza eta kimika industria ere oso garrantzizkoak dira. Unibertsitateak. Hiru aireportu ditu. v Historia. Antoine de la Mothe Cadillac frantsesak sortu zuen hiria 1701. urtean. 1760. urtean ingelesen esku geratu zen. Azkenik Estatu Batuetako hiri bihurtu zen 1796. urtean.