Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desko

npresio. iz. Presioa kentzea edo gutxitzea. v Teknol. Airearen edo gasen presiopean dagoen gorputz bati edo makina bati presio hori gutxitzea. || Motor baten zilindroan presioa bat-batean ezereztea. v Med. Airearen edo gasen presiopean dagoen organo bati, batez ere birikei, presio hori gutxitzea. Deskonpresioa lasterregi egiten denean, nitrogenozko burbuilak eratzen dira odolean, eta horren ondorioz agertzen dira estuasuna bularrean, oinaze handiak sabelean eta giltzaduretan, ahultasuna, dardarak eta zenbaitetan baita heriotza ekar dezakeen ezintasuna ere. Gaitz hau meategietako langileek izaten zuten antzina, eta gaur egun urpean lan egiten dutenek hartzeko arriskua dute, batez ere. Deskonpresioa gertatzen den bitartean ez da ondoezik sumatzen, aldiz, minutu edo, zenbaitetan, ordu batzuen ostean azaltzen da. Gaitzari aurre hartzeko, nahikoa da deskonpresioa poliki egitea, hala birikek gehiegizko gasak husteko beta izaten baitute.