Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

deskonposatze

Deskonposatu aditzaren aditz izena.  v  Kim. Gorputz baten molekula, osatzen duten atomoetan edo molekula txikiagoetan banatzea. v  Indar edo mugimendu baten deskonposatzea. Fis. Indar edo mugimendu bat bektore bitartez aztertzen denean, bektore hori norabide jakina duten bi bektorez ordezkatzea, bektore horien baturaren emaitzak hasierako bektorea bera izan behar duelarik. v Argiaren deskonposatzea. Fis. Argia zenbait izpitan banatzea. Prisma gardena zeharkatzerakoan izpiek hainbat kolore hartzen dituzte. v Zenbaki bat faktore lehenetan deskonposatzea. Mat. Zenbaki lehenak aurkitzeko eragiketa, zenbakia faktore lehenetan zatituz egiten dena. Zenbaki lehen horiek elkarren artean biderkatuz gero, emaitzak lehengo zenbaki bera izan behar du. Hala, 42 = 2 x 3 x 7 (zenbaki lehenak).