Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deskarga

Urola ibaiaren eskuinaldeko adarra, Urretxutik igarotzen dena. v Antzuolatik igarotzen den Deba ibaiaren ezkerraldeko adarra. v Bergara eta Zumarraga artean dagoen mendatea (595 m).  v  Deskargako Gudua. Lehenengo Karlistadan Deskarga mendatean izan zen gudua. 1835. urteko udaberrian Zumalakarregi jeneral karlistak Gipuzkoaz jabetzea erabaki zuen. Espartero jeneral liberalak Zumalakarregik Ordizia setiatuta zuela jakin zuenean, harantz zuzendu zuen bere ostea. Zumalakarregik Eraso karlistari agindu zion Zumarraga eta Urretxu artean itxaron zezan. Gauez, Esparteroren jarraitzaileak su handien inguruan lasai zeudela, Erasoren gizonek ezustean harrapatu zituzten eta ia bi mila lagun atxilotzea lortu zuten. Esparterok eta Mirasol konde liberalak ihes egitea lortu zuten.