Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

deskarga

iz. Deskargatzea.  v  Elektr. Korronte elektrikoa gauza batetik bestera igarotzea; korronte elektrikoaren indarra bat-batean gutxitzea. v Ark. Oina modiloietan duen atearen ataburua. || Arkubarnera kiribildurik gabea eta zentro bakarretik ateratzen zaizkion erradiozko dobelak dituen arkua. Atarietan, tximinietan eta leiho irekiguneetan jartzen dira halakoak, presioa azpiko habean edo dintelean deskargatzeko.  v  Deskarga-bidea. Teknol. Korrontearen jarioa kontrolatzeko prestatutako ubidea. Era honetako ubideek, uraren jarioa eten eta lokatza garbitzeko aukera ematen dute, bidea itxi ez dadin. || Presa baten sobrante den ura kanporatzeko xedez, presa horren ertzean eraikitzen den ubidea.  v Deskarga-hodia. Hutsean edo presio txikiko gas baten eraginpean deskarga elektrikoak gertatzen diren hodien izen generikoa. Balbula termoionikoak, tiratroiak eta izpi katodikozko hodiak dira deskarga hodien eredu.