Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

desintegrazio

iz. Fis. Desintegratzea. v Desintegrazio erradioaktiboa. Atomo nukleo bat, partikulak jaulkiz edo zatitan banatuz, aldatzen den prozesua. Berezkoa edo artifiziala izan daiteke. v Berezko desintegrazioa. Atomoaren nukleoa osatzen duten neutroi eta protoi multzoaren egonkortasun faltaz gertatzen da: prozesu horietan atomoaren nukleoak alfa partikulak jaulkitzen ditu, atomoak bere atomo pisua lau unitatetan eta bere atomo zenbakia bitan gutxituz prozesu horretan (alfa desintegrazioa); bestela, beta partikula bat jaulkitzen du, atomo pisu berbera gordez eta atomo zenbakia unitate batean gehituz (beta desintegrazioa). v Desintegrazio artifiziala. Desintegrazio artifiziala nukleoari partikulak jaurtitzean gertatzen da: nukleoak bereganatu egiten du jaurti zaion partikula, eta bere egituran gertatzen den nahasmenduaren ondorioz beste partikula bat jaurtitzen du kanpora edo hainbat zatitan banatzen da. Azkeneko prozesu hau da fisioko bonbaren eta asmazio nuklearren oinarria.