Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Desiderio

Istriako dukea eta lonbardiarren azken erregea (Corbian hila 774. urtean). Eztebe II.a Aita Santuari eraso zion, baina Pepin Laburrak menderatu zuen. 772. urtean berriz ere jo zuen Aita Santuaren aurka, baina Karlomagnok setiatu eta preso hartu zuen Pavian.