Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

deshidrogenazio

iz. Kim. Hidrokarburo ase baten hidrogenoaren atomoak ezabatzen dituen erreakzio kimikoa. Oxidazio mota bat da deshidrogenazioa, galtzen den hidrogeno atomo bakoitzak elektroi bat baitu. Deshidrogenazioaren bidez garrantzi handiko gaiak lortzen dira. Horrela, naftenoen deshidrogenazioz ziklohexanoa (C6H12) bentzeno (C6H6) bilakatzen da, deshidrogenazio bidez oktano maila altua duen gasolina ekoizten da, etab.