Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Descheemaeker, Jacques

Legegizon eta historialari frantsesa. Oso azterlan garrantzitsuak egin ditu Pirinioetako bi aldeetako euskal haranen nazioarteko zuzenbideari buruz. Lan horiek Eusko Jakintza aldizkarian eman ditu argitara 1947. urtetik 1952ra bitartean: «La Bidasoa et l’Ile de la Conferance», «Le droit publique actuel des facéries pyrénéennes», «La Frontière dans les Pyrénnes Basques», «Les facéries pyrénéennes et le Pays Basque», «La Frontière de Labourd et les enclaves du Baztan», «Le Pays Quint», «La Statut du Pays Quint» eta «Le Tribut de la Vallée de Baretous».