Deschamps, Eustache
Poeta frantsesa (Vertus, Champagne, 1346 - 1406). Ikasketak Orléans-en egin ondoren Karlos V eta Karlos VI.ari lagundu zien Europan zehar. Arte poetikoaren teoriko zela erakutsi zuen Art de dictier (1392) obran. Egilearen garaiko gaitzak, moraltasunari buruzkoak, amodioari buruzkoak, satira eta hainbat gertakizun jasotzen dira Deschamps-en olerkietan.