Depardon, Raymond
Frantses argazkilari eta zinemagilea (Villefranche-sur-Saône, 1942). Erreportari gisa egin izan dituen argazkiengatik da gehienbat ezaguna. Saharako Paris-Match lasterketari buruzko dokumentalak egin ditu. Berlingo harresiaren eraikitze lanen eta Aljeriako gertakizunen ehunka argazki egin ditu. 1967an Gamma agentzia ospetsua sortu zuen, eta 1980an Magnum etxean sartu zen. Oso lan oparoa du, milaka argazki, dokumental asko, hainbat publizitate iragarki eta, besteak beste, film hauek egin ditu: Reporters (1981, Erreportariak), Faits divers (1983, Denetarik), Une femme en Afrique (1985, Emakume bat Afrikan), Délits flagrants (1994, Delitu nabarmenak), Afriques: comment ça va avec la douleur? (1996, Afrikak: zermoduz oinazea?).