Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delaware

Estatu Batuetako ekialdeko estatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. Rhode Island izan ezik, Estatu Batuetako estaturik txikiena da: 6.138 km2 eta 680.000 biztanle (1991). Hiri nagusiak: Dover (hiriburua) eta Wilmington.  v  Orografia. Iparraldea mendi txikiz betea dago, hegoaldea, aldiz, erabat laua da. Klima epela eta hezea du.  v  Ekonomia. Nekazaritza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera garrantzitsuenak. Industria Wilmington hirian biltzen da: kimika, automobilak eta petrolio findegiak.  v  Historia. Bertan hartu zuten bizileku XVII. mendean zehar holandarrek eta suediarrek. Ingelesen mende geratu zen 1664an. 1776. urtean estatu bihurtu zen.