Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deir el Bahari

(Ar. Dayr al-Bahri) Egiptoko aztarnategi garrantzitsua, Niloko ibaiaren eskuinaldean, Karnakeko hiriaren aurrean. Bertan aurkitzen da Hatsepsut erreginak Senenmut arkitektoari eraikiarazi zion tenplua (K.a. 1.500. urtea). Tenplutik hurbil Maspero egiptologo frantsesak 1881. urtean lurpean aurkitu zuen Mentuhotep II.aren hilobi tenplua dago (K.a. 2.050. urtea).