Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deikaztelu

Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). Dicastillo du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Aiegi eta Iguzkitza, ekialdean Morentin, Oteitza eta Allo, mendebalean Arellano eta Arronitz, eta hegoaldean Sesma. Altuera 554 m. 33,47 km2. 703 biztanle ditu (deikazteluarrak). Ega ibaiaren San Pedro eta San Martin adarrak igarotzen dira udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIII. mendean galdu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. Aipagarriak dira XI-XII. mendeko gazteluaren hondakinak eta Emeterio eta Zeledonio Santuen parrokia eliza. v Historia. 1427. urteko Foru Liburuan Dicastiello izenaz agertzen zen. 1496. urtean Joan Albretekoa erregeak Koroaren babesa eta alkate izateko eskubidea ziurtatu zizkion Deikazteluri. 1839. urtean herriak sute handi bat jasan zuen. Bigarren karlistadan Deikaztelun karlisten eta liberalen arteko gudu bat izan zen, bertan zegoela Karlos erregea (1873-VIII-25).