Mit. Priamoren eta Hekubaren semea. Bere anaia Paris hiltzean, Helena ederrarekin ezkondu zen; honek, ordea, azpikeriaz saldu zuen Troya erori zen gauean. Menelaok eta Ulisek hil zuten eta gero itsasertzera bota zuten haren hilotza, eskuak eta hankak moztu ondoren.