dei
iz. Deitzea, deitzeko hitza edo hotsa. Hamabietako ezkila, nagien deia. Bihotzaren deiari jarraitu. || Deika. adlag. Zeruan eder izarrak mila, zerura deika lurtarrei. || Dei egin. Deitu. Dei egiozu etxera. || Dei eman. Dei egin. || Deiez egon. Deika ari. Deiez dagokizu Ama Euskara. || (Eliz) deiak. Ezkontza baten berri ematen duen jendaurreko agiria, elizaren atean ezartzen dena eta meza nagusian adierazten dena. Irakurri zituen apaizak deiak eta ezkondu ziren pozik gazte biak.