Dehmelt, Hans Georg
Estatubatuar fisikaria (Gsrlitz, Alemania, 1922). 1952an Estatu Batuetara emigratu zuen, eta 1955. urtetik aurrera eskolak eman zituen Washingtoneko Unibertsitatean. 1978an Estatu Batuetako Zientzia Akademiako kide izendatu zuten. 1989an Nobel saria jaso zuen, karga elektrikoa duten partikula azpiatomikoak atzematen dituen tresna bat asmatzeagatik.