Davies, William Henry
Ingelesez idatzi zuen poeta galesa (Newport, Monmouthshire, 1871 - Nailsworth, Gloucestershire, 1940). Estatu Batuetara bizitzera joanik, oso bizimodu zaila izan zuen The soul’s destroyer (Arimen suntsitzailea, 1905) poema liburua argitaratu arte. The autobiografy of a super-tramp (Arlote handi baten autobiografia, 1907) poema bildumak Estatu Batuetako bizimodu gogor haren inguruko gogoetak eskaintzen ditu. Poeta leun eta bizia izan zen;1916an poesia lan guztien bilduma argitaratu zuen, eta Berrogei poema berri izenekoa 1918an.