Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Danaideak

Mit. Argosko Danao erregearen berrogeita hamar alabak. Danao Argolidara joan zen ihesi, bere anaia Egiptorekin izandako liskarrak zirela eta. Gero, ordea, adiskidetu itxura eginez, baimena eman zuen bere berrogeita hamar alabak Egiptoren berrogeita hamar semeekin ezkon zitezen. Alabaina, Danaoren aginduak beteaz, eztei gauean beren senarrak hil zituzten emazte guztiek, batek izan ezik, Hipermnestrak ez baitzuen hil Linzeo bere senarra. Danaideak bigarrenez ezkondu ziren eta halaxe sortu zen danaoen leinua. Geroago, ordea, Linzeok Danaide guztiak hil zituen eta Infernuetara kondenatuak izan ziren haiek, hondorik gabeko ontzi batean etengabe ura isurtzera.