Danae
Mit. Argosko errege Akrisioren eta Euridizeren alaba. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo. Orduan Akrisiok itsasora bota zituen ama-semeak; olatuek, ordea, Serifo uhartera eraman zituzten biak. Geroago, Argosa bihurtu ziren berriro, eta Pertseok Akrisio hil zuen nahi gabe.