Dampier, William
Itsasgizon ingelesa (East-Coker, Somerset, 1652 - Londres, 1715). 1678. urtean itsaslapurren buru jarri zen eta Espainiaren mende zeuden Antilletako eta Mexikoko golkoko faktoriak birrindu zituen. Australia, Ginea Berriko itsasertzak eta Bretainia Berria esploratu zituen; bere izena daramaten itsasartea eta uhartedia aurkitu zituen 1699. urtean. Bi obra eman zuen argitara, Munduaren inguruko bidaia, 1691. urtean argitaratua, eta Munduaren inguruko bidaia berria (1706).
- damnatze
- Damodar
- Damokles
- damorri
- damorrigarri
- Dampier, William
- Damrong Rajanubhab
- damu
- damuari
- damubide
- damugarri