Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Damokles

Dionisio Zaharraren gorteko gizona (K.a. IV. mendea). Dionisiok erregetza hartzera behartu zuen. Errege aulkian eseri zenean buruaren gainean hari batez zintzilikaturik zegoen ezpata bat ikusi zuen; orduan ulertu zuen zein ahula den tiranoaren aintza. Damoklesen ezpata esapideak mehatxu edo hurbileko arriskua adierazten du.