Daeninckx, Didier
Frantses idazlea (Saint-Denis, 1949). Inprimatzaile ikasketak egin zituen eta horretan jardun zuen, 1970eko hamarkadaren erdialdean informatizazioak iraultza ekarri zuen arte. Hogeita sei urterekin idatzi zuen lehen lana, baina ez zuen arrakastarik lortu, 1984an Meurtres pour mémoire (Heriotzak oroimenerako) lana argitaratu zuen arte. Lan horretan Parisko aljeriarrek 1961ean egin zuten manifestazio baketsuaren kontrako bortizkeria gogorarazten du. Kazetaritzako inkestaren eta ikerkuntza nobelaren arteko nahasketa erabiltzen du. Beste lan batzuk: Le Géant inachevé (1984, Erraldoi bukatugabea), Le Bourreau et son double (1986, Borreroa eta bere kidea), Le Facteur fatal (1990), En marge (1994, Bazterrean, gizartean baztertuta daudenei buruz).
- Dachau
- dada
- Daddah, Moktar Ould Mohamedun
- Daddi, Bernardo
- dado
- Daeninckx, Didier
- dafaila
- Dafne
- Dafnis eta Kloe
- Dafnis
- dagenil