Espainiar musikagilea (Madril, 1846 - Madril, 1908). Zarzuela egilea izan zen. Ospe handia lortu zuen XIX. mende bukaeran, La alegría de la huerta, Agua, azucarillos y aguardiente (1897), El año pasado por agua (1889)eta La Gran vía (1886) eta horien mailako lanak eskaini ondoren.