Chichén Itzá
Mexiko hegoaldeko aztarnategi handia (300 ha baino gehiago), Yucatan probintzian. v Historia. 987. urtean sortu zuen Quetzalcoatl enperadoreak, V-VII. mendeetako hiri zahar baten gainean. Maien inperio berriaren (inperio tolteka-maia, 987- XIV. m.) hiri nagusia izan zen. Chichén Itzáko monumenturik nagusiak Quetzalcoatlen piramidea, Tigreen tenplua, Arranoen etxea, Burezurren harresia edo Tzompantli eta Gerlarien tenplua dira.