Chateaubriand, François René
Idazle frantsesa (Saint-Malo, 1768 - Paris, 1848). Iraultzaren garaian ikasketa militarrak egiten ari zela, soldadutza utzi eta Ameriketan barrena ibili ondoren (1791), erregeren zerbitzuan jarri zen, eta Ingalaterrara joan behar izan zuen. Lehen liburuaren ondotik (L’Essai sur les révolutions, Saioa iraultzez, 1791) idazten hasi zen. 1800. urtean Frantziara itzuli eta Le Génie du christianisme (Kristautasunaren izaera) erlijioaren apologia idatzi zuen, bide batez Bonaparteren gogoa betetzen zuela. Enperadorearekin ados ez zegoela eta, Ekialdera jo zuen ondoren (Les Martyrs, epopeia kristaua, Martiriak, 1911). Erregetzaren aldeko joera indartu zuen Waterloo-ren ondoren eta idatzi politikoekin batera Les Aventures du dernier Abencérage (Azken Abenzerrajeren abenturak), Les Natchez (Natcheztarrak, 1826) eta Voyage en Amérique (Ameriketara bidaia, 1827) eman zituen. 1830. urtean Luis Filipe Orléans-koaren aurka azaldu zen, eta idazketan murgildu zen: Études Historiques (Historia ikerketak, 1831); La Vie de Rancé, (Rancéren bizitza, 1844) eta, batez ere, gaztetandik zuen ametsa bete ahal izan zuen Mémoires d’outre-tombe (Beste bizitzako memoriak) idatzi zuenean, «bere garaiko epopeia», 1841. urtean.
- charter
- Chartres
- Chartreuseko mendiak (Massif de la Grande)
- Chasseurs Basques
- Chastel, André
- Chateaubriand, François René
- Châteaubriant
- Château-Chinon
- Châteaudun
- Château-Gontier
- Châteaulin