Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Charroux

Frantzia mendebaleko herria (Vienne, Poitu), Charente ibaiaren ertzean. 1.644 biztanle. v Historia. Roger Limogeskoak abadia bat sortu zuen bertan 785. urtean, Akitaniako ospetsuenetako bat izan zena. Lau kontzilio egin ziren Charroux-ko abadian: 989an (Jainkoaren Tregua, Eguberrian eta Garizuman gerra egitea gaitzesten zuena), 1028. urte aldera (manikeismoaren gaitzespena), 1082an eta 1086an.