Chalon-sur-Saône
Frantzia erdialdeko suprefetura hiria (Saône-et-Loire), Saône ibaiaren ertzean. 60.451 biztanle. Saint-Vincent eliza (XI-XVI. m.), Doyenné dorrea (XIV m.). Portu eta industria hiria. v Historia. Galiako eduarren (Lat. ædui) merkataritza hiria izan zen (Cabillonum). Chalon apezpikutegi hiria Burgundiako kondeen mendean egon zen 1790era arte.