Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chalbaud Errazquin, Luis

Euskal soziologo eta legegizona (Baiona, 1873 - ?). Azken karlistadaren ondoren Baionara erbesteratu zen Bilboko familia batean sortu zen. 1898. urtean Jesusen Lagundian sartu zen. Deustuko unibertsitateko Estudios de Deusto aldizkariko zuzendaria izan zen. Langileriaren arazoei buruzko lanak eta Zuzenbidearen historiari buruzkoak idatzi zituen.