Czerny, Karl
Austriar musikagile eta pianista (Viena, 1791 - Viena, 1857). Beethovenen ikaslea izan zen. Thalberg eta Liszten izan zituen ikasle. Pedagogia lanez gainera (Abiaduraren artea, Eguneroko 40 estudioak), lan ugari ondu zuen (musika sinfonikoa, erlijiosoa, ganbera musika, oberturak, kontzertuak eta koruentzako obrak).