Britainiar eskultorea (Liverpool, 1949). Hondakin industrialak erabiltzen ditu bere obretarako. Europan arrakasta handia lortu ondoren erakusketak egin zituen (1982) New Yorken eta Tokion. Veneziako Bi Urtekoan parte hartu izan du (1986 eta 1988an), eta Turner saria jaso zuen 1988an.