Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

CPU

(Central Processing Unit-en laburdura; Eusk. Prozesu unitate zentrala). Arauak interpretatzen eta egiten dituen zirkuitu mikroskopikoa. CPUk ordenagailuen kontrolaren eta datu prozesuen ardura du. Oro har, txip batean egindako mikroprozesatzaile bat da, milioika osagai elektroniko dituen silizio puska bat alegia. CPUren mikroprozesatzailea banako aritmetiko-logiko batez osatua da, kalkuluak eta konparazioak egiten dituena eta erabaki logikoak hartzen dituena (baieztapen bat benetakoa edo faltsua den zehazten du, Booleren aljebraren arauen bidez). Erabiltzailearen aginduak onartzeko, datuetara iristeko eta emaitzak erakusteko, CPU bus izeneko zirkuitu edo lotura multzo baten bidez komunikatzen da. Busak memoria gailuetara (disko gogor bat, esate baterako), sarrera tresnetara (teklatu bat, esate baterako) edo irteera tresnetara (inpresora bat…) lotzen du CPU unitatea. Programa bat egiten denean, CPUren erregistroak, programa kontagailua esaten denak, hurrengo agindua kontuan hartzen du, aginduak sekuentzia egokian egingo direla bermatzeko. CPUren kontrol unitateak CPUren funtzioak koordinatzen eta tenporizatzen ditu, eta horren ondoren memoriatik berreskuratzen du hurrengo agindua. Ohiko sekuentzia batean, CPUk agindua dagokion memoria gailuan aurkitzen du. Aginduak bus-ean zehar bidaiatzen du memoriatik CPUra arte, eta hor agindu erregistroan gordetzen da. Bien bitartean, programa kontagailu batean gehitzen da hurrengo agindurako prestatzeko. Ondoren, oraingo agindua deskodetzaile batek aztertzen du, eta horrek erabakitzen du zer egingo duen aginduarekin. Aginduak behar duen edozein datu dagokion memoria gailutik berreskuratzen da, eta CPUren datu erregistroan gordetzen. Ondoren, CPUk agindua betetzen du eta emaitzak beste erregistro batean gordetzen dira edo memoria helbide jakin batean kopiatzen dira, bestela.