Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Corrèze

Frantziako erdialdeko departamendua [19], Limousin lurraldean dagoena. Massif Central mendialdearen mendebalean dago. 5.865 km2 eta 241.448 biztanle. Prefetura hiria: Tulle. Suprefeturak: Brive-la-Gaillarde, Ussel. Mendixka apalak daude iparraldean; ordokiek eta muino behereek osatzen dute gainerakoa. Nekazari lurraldea da, eta industriak ez du garrantzi handirik.