Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cork

(Irlanderaz, Corcaigh). Irlandako hegoaldeko hiria eta portua, Munster herrialdeko hiriburua, Lee ibaiaren ertzean. Irlandako errepublikako bigarren hiria da. 149.792 biztanle (1981). Cork Irlanda hegoaldeko merkataritza eta industria hiria garrantzitsuena da (ontziolak, ehungintza, destilategiak, kimika industria, findegiak eta sendagaiak). Aireportua. Nekazaritza aberatsa da. v Historia. Cork hiria VII. mendean sortu zen, monasterio katoliko baten inguruan. 946. urtean pirata daniarrek gotorleku bihurtu zuten. Mac Carthy klanak gobernatu zuen hiria ingelesak iritsi ziren arte (1172). XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Irlandako abertzaleen hiri nagusietako bat izan zen.