Koriolano
(Caius Marcius Coriolanus). Erromatar jenerala (K.a. V. m.). Volskoen aurka borrokatu eta Erroma hegoaldeko Corioli hiria hartu zuen. Herriaren haserrea piztu zuen oligarka izan zen. Koriolanok Erromatik alde egin eta volskoen herrian babesa bilatu behar izan zuen. Volskoen armadako gudalburu izendatu zuten eta Erromari setioa ezarri zion. Bere amaren eta emaztearen malkoek atzera eginarazi zioten, baina volskoek traidoretzat hartu eta hil egin zuten. Koriolanoren irudi erdi mitikoa drama (Coriolanus, Shakespeare) eta obertura (Coriolan, Beethoven, op. 62) baten inspirazio iturri izan zen.