Cluj-Napoca
(Al. Klausenburg ; Hungarieraz, Kolozvár). Errumaniako hiria, Trantsilvania eta Cluj eskualdeko hiriburua. Somes ibaiaren ertzean dago. 270.820 biztanle (1983). Apezpikutegi ortodoxoa. Unibertsitatea. San Migel eliza (XIV-XV. mendeko gotiko alemaniarra), Banffy jauregia (XVIII. mendekoa), XV. mendeko harresiak. Garrantzi handiko administrazio eta ekonomia hiria. Mekanika, kimika eta janari industria. Gas hobiak daude hiritik hurbil. v Historia. Daziarrek sortu zuten Cluj-Napoca hiria. Erromatarrak egokitu ziren bertan K.o. II. mendean. XIII. mendeaz geroztik aurrerabide handiak izan ziren bertako ekonomian. 1405. urtean hiri aske bihurtu zen. 1940tik 1944ra bitartean Hungariaren mendeko herria izan zen.