Cesalpino, Andrea
Italiako ikerlaria eta sendagilea (Arezzo, 1519 - Erroma, 1603). Pisako lorategi botanikoko zuzendaria izan zen. William Harveyren lanak iragarri zituen odolaren zirkulazioari buruz eginiko ikerketen bidez, eta Linneoren aurkikundeen aitzindari izan zen botanika arloan erabilitako metodoari dagokionez (landareen ezaugarri morfologikoetan oinarrituta). Landareen organoetako sexua bereizi zuen lehen ikertzailea izan zen.