Capua
Italiako antzinako hiria, Campania lurraldean (egun, Santa Maria Capua Vetere, 20.000 biztanle). v Historia. Etruriarrek sortu zuten K.a. VII. mendean. Erromaren aliatua izan zen K.a. IV. mendean, eta K.a. 215. urtean Hanibalek hartu zuen, Cannasko guduaren ondoren. Bandaloek, 456an eta sarrazenoek, 840an, suntsitu zuten. Normandiarrek 1058. urtean hartu zuten; orduz geroztik Napoliko erresuman hiri estrategikoa izan zen Capua, 1860. urtean Italiako hiri bihurtu zen arte.