Cambó i Batlle, Francesc
Katalan politikaria, abokatua eta finantza gizona (Verges, Girona, 1876 - Buenos Aires, 1947). Kataluniako abertzaletasun kontserbadoreak eman zuen politikari nagusia izan zen mendearen hasieran. Lliga Regionalista alderdiko kidea izan zen eta Solidaritat Catalana batasuna bultzatu zuen. 1917. urtean Lliga Regionalista alderdiak Madrilgo gobernuan parte hartzearen alde azaldu zen, eta Espainiako gobernuko ministro izan zen bi aldiz (Sustatze ministroa, 1918, eta Finantza ministroa, 1921). Errepublika garaian Kataluniako Autonomia Estatutoaren alde egin zuen. Espainiako gerraren berri Mediterraneoan bidaian zela jaso zuen. Francoren taldeari lagundu zion diruz. Gerora, Buenos Aires-en hartu zuen egoitza. Fundació Bernat Metge eta Fundació Bíblica Catalana delakoak sortu zituen. Entorn del feixisme italià (1925), Les dictadures (1929) eta Per la concordia (1930) lanak idatzi zituen.
- Cambayko Golkoa
- Camberabero, Guy
- camberrar
- Cambiaso, Luca
- cambium
- Cambó i Batlle, Francesc
- Cambo-Les-Bains
- Cambrai
- Cambridge
- Cambridge
- Cambridgeshire