Cambacérès, Jean-Jacques
Régis de. Frantses legegizona eta politikaria (Montpellier, 1753 - Paris, 1824). Parmako dukea izan zen. 1792. urteko Konbentzioan diputatu aukeratu zuten eta Luis XVI.aren hiltzearen aldeko botoa eman zuen. 1793. urtean girondarren aurkako jazarpenaren alde azaldu zen. Urte hartan bertan Kode Zibil berria prestatu zuen baina Konbentzioak ez zion onartu. 1799an Justizia ministro izendatu zuten eta Kontsulen garaian Napoleon Bonaparteren mendeko bigarren kontsula izan zen (1799-1804). Kode zibil berria idatzi zuen beste zenbait lagunekin, eta Inperioko kantziler nagusi eta Parmako duke egin zuten. 1814. urtean Borboikoekin bat egin zuen, baina 1815etik 1818ra bitartean ez zuen eskubide politikorik izan, erregearen hiltzailetzat hartu zutelako.
- Camaguey
- Camara Izagirre, Aintzane
- Câmara, Helder
- Camargue
- Camarón de la Isla
- Cambacérès, Jean-Jacques
- Cambados
- Cambay
- Cambayko Golkoa
- Camberabero, Guy
- camberrar