Ca´da Mosto
edo Cadamosto, Alvise. Veneziako itsasgizona (Venezia, 1432 - 1488). Mediterraneoan barrena merkataritza bidaia ugari egin ondoren, Kanariar Uharteetara eta Afrika mendebaleko kostaldera (Senegal eta Gambia) abiatu zen, Antonio Da Nolirekin batera, Henrike Nabigatzailea Portugalgo printzeak antolatu zuen espedizioaren buru (1455-1456). Cabo Verdeko uharteak aurkitu zituen bidaia horietan. El libro de la prima navigazione per l´oceano a la terre de Nigri bidaia eta aurkikunde horien berri ematen duen liburua idatzi zuen (1507an argitara emana).