Burunda
Nafarroako harana, Altsasu, Bakaiku, Ziordia, Iturmendi, Olazti eta Urdiain udalerriek osatua. Burunda haranak Ergoiena eta Arakil haranekin batera osatzen du Sakana izeneko eskualdea. Burunda haranetik igarotzen dira Altzania eta Burunda edo Arakil ibaiak. v Historia. 1208. urtean Antso Azkarrak Guardiako foruak eman zizkion Burunda ibarrari. Burundako artxiboa zegoen Altsasuko eliza erre zenean, Burunda ibarrak arestian aipaturiko eskubideak galdu egin zituen, nahiz eta Filipe III.ak 1336. urtean berriro ere eskubide horiek erabiltzeko ahalmena eman zien. 1512. urtean Gaztelako erregea Fernando Katolikoa Burunda ibarrean sartu zen Nafarroako Erreinua hartu asmoz. Burunda ibarra «Acción de la venta de Alsasua» delakoaren lekuko izan zen Lehen Karlistadan, Zumalacarregui Quesadari gailendu zitzaionekoa, alegia.