Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burnell, Jocelyn Bell

Britainiar astronomoa (Belfast, 1943). Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1986. urtean Edinburgoko Errege Behatokiko zientzialari izendatu zuten. Pulsar izeneko neutroi izarra aurkitu zuen; pulsar izarra neutroiez osaturiko izarra da, oso bizkor biratzen dena, eta tarteka erradio uhinak eta erradiazio elektromagnetiko batzuk igortzen ditu. Burnellek 1967. urtean ikusi zuen lehenengoz pulsar bat, iturri ezezagun batetik iristen ziren bulkadak nabaritu zituen erradiazio teleskopio bat erabiltzen ari zela. Izar mota berri bat aurkitu zuela konturatu eta bere ikerketak sakondu zituelarik, neutroiez osaturiko izarra, edo pulsarra, aurkitu zuen. Pulsarraren aurkikuntzak izarren jatorriari eta bilakaerari buruzko ideia berri ugari sortzeko aukera eman du.