burmuin
iz. Garezurra betetzen duen nerbiozko orea. v Anat. Garezurra betetzen duen nerbiozko orea. ik. garun. (Dirudienez, burmuin singularrean erabiltzen da eta zentzu teknikoa du; ohiko hizkeran buru-muin erabiltzen da, eta pluralean). Buru muinak lehertzeko zorian. v Entzefaloaren aurrealdean eta goialdean dago burmuina. Nerbio sistemaren organo garrantzitsuena da; gorputzaren mugimenduak koordinatzen eta kontrolatzen ditu, eta bost zentzumenen informazioa jasotzen. Masa entzefalikoz inguratuta dauden bi gingilek osatzen dute burmuina; gingil horiek gai grisez osatutako bi geruzez inguratuta daude (bata erdialdean eta bestea kanpoaldean). Geruzak gai zuri batez daude banatuta. 1.150 gr inguru pisatzen ditu gizonaren burmuinak eta 1.000 gr emakumezkoarenak.