Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burgi

Nafarroa iparraldeko udalerria (Erronkari, Zangozako merindadea). Burgui du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Galoze, Bidankoze eta Erronkari, ekialdean eta hegoaldean Garde eta Zaragoza, eta mendebalean Nabaskoze. Altuera 629 m. 64,77 km2. 1998ko datuen arabera, 238 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (burgiarrak). Ezka ibaiak zeharkatzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania; euskara joan den mendearen hasieran galdu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Langile gehienak zurgintzan ari dira. Aipagarriak dira Castillo, Peña eta Camino ermitak eta Urdaspal jauregi zaharra.  v  Historia. Burgi herriak gaztelu garrantzitsu bat izan zuen, Aragoiekin muga egiten duen lurraldean, XVI. mendea arte. 1810. urtean Napoleonen 350 soldadu hurbildu ziren Burgira Erronkariko Napoleonen aurkako matxinadari aurre egiteko asmoz. Borrokak hiru hilabetez luzatu ziren; borrokak amaitu nahian, Suchet mariskalak 4.000 soldadu bidali zituen Zaragozatik, eta beste oste frantses bat iparraldetik hurbildu zen. Erronkariarrek frantsesak geldiarazi zituzten Burgitik gertu dagoen Aguraingo Arroilan, baina erronkariarrak erretiratu zirenean frantsesak Burgin sartu eta herria erabat suntsitu eta su eman zioten.